價格:免費
更新日期:2016-07-31
檔案大小:11M
目前版本:1.2
版本需求:Android 4.0.3 以上版本
官方網站:http://www.beharradaukat.eus
Email:guipuzcoa@accuesp.com
"Beharra Daukat/Lo necesito ya" ekimenari atxikitutako Erakunde, gune, saltoki eta beste hainbat lokalek txartela bere izenean daukatenen esku jartzen dituzten komunak bilatzen ditu, publikoak zein pribatuak.
Aplikazioaren mapan adierazten dira proiektuari atxikitutako komunak, erabiltzailea dagoen inguruan, hain zuzen ere. Horretaz gain, bilatzaile baten bitartez, helbide zehatz baten inguruan dauden atxikitutako komunak aurki daitezke.
Aplikazioaren bitartez aukera ezberdinak egokitu daitezke, hizkuntza aukeratu, bilatze eremua aldatu…, aldi berean, ekimenari buruzko informazioa bertan dago eskuragarri: txartela eskatzeko jarraibideak, hala nola, saltokiek atxikitu ahal izateko bete behar duten inprimakia.
"Beharra Daukat /Lo necesito ya" ekimena, ACCU-n, Crohn gaitza eta Ultzeradun Kolitisa-ren Gipuzkoako Elkartean sortu zen, helburu bakar batekin: ahalik eta gehien zabaldu eta hedatzea, horrela, kutsakorra ez den osasun-arazo baten ondorioz, premiaz komun bat behar duten pertsonei bizitza erraztu asmoz.
"Beharra Daukat /Lo necesito ya" ekimenaren txartelak ACCU Gipuzkoak kudeatzen ditu, eta hauek eskatzeko sendagileak sinatutako agiria aurkeztu behar da, zeinek txartelaren beharra adierazi beharko du.
Ekimenaren garapenak aurrera darrai eta ostalaritza, saltoki edo beste hainbat elkartekin sinatzen ari garen hitzarmenak direla eta, gero eta Erakunde, gune, saltoki eta beste hainbat lokal gehiago atxikitzen ari dira ekimenera. Esan behar da ere, proiektuan interesa duten edozein gaixoen Elkarteen partehartzeari ere irekita dagoela.